dimecres, 9 de juny del 2010

ATXILOKETAK:URRUÑAN,ION TELLERIA IDIAZABALDARRA(MENDEBALEKO NAFARROA) ATXILOTUA IZANDA EURO AGINDU BAT MEDIO


Azken ordukoa: Ion Telleria gaztea atxilotu dute Urruñan euroagindua dela medio
Argitaratua: oraintxe

$(function() {$('a.lightbox').lightbox({fitToScreen: true,imageClickClose: false}); });
Ion Telleria gaztea atxilotu du Frantziako poliziak badira minuta batzuk Urruñan. Telleria berak bere atxiloketaren berri eman du bere lankide bati telefonoz deituz. Info7 irratian jarduten du Telleriak eta poliziek autoan eramaten zutela azaldu duenez, euroagindua dela medio atzeman dute. Pauera eramaten dutela Madrilgo Auzitegi Nazionalak bere kontra igorritako euroagindua jakinazteko gaineratu du.Idiazabalen sortua, Lapurdin lan eta bizi da Segi auziarekin lotzen duten Ion Telleria. Telleria Info7 irratian jarduten du esatari gisa. Kale Gorria, goizeko magazinean jardun ondoren, azkanaldian, arratseko albistegietan entzuten genuen kazetariaren ahotsa.Telleria Urruñan bizi da eta abere etxean bertan atxilotu du Frantziako Poliziak. Ondorengo ordutan Pauen jakinaraziko diote bere kontra espainiar Auzitegi Nazionalak igorritako euroagindua.Paueko auzitegiak Aurore Martin Batasunako mahaikidearen aurkako euroagindua errefusatu eta biharamunean atxilotua izan da Ion Telleria. Jarduera politikoan oinarrituriko auziak dira biak.Atzo, Baionako suprefetura aitzinean eginiko elgarretaratzean, Martinen aurkako euroagindua errefusatzea berri ona zela nabarmendu zuen Xabi Larraldek. Alta, Batasunako bozeramaleak «mobilizatuak segitzeko» gomendioa eman zuen, «prozesura hau ez dadila gehiago aplikatu lan politikoa zigortzeko».