dimecres, 25 de maig del 2011

Nabarlur: Actos en el aniversario de la defensa de Vitoria

AUSA GAZTELUKO MARTXA 2011

Ausa-Gaztelu 2011-05-19           










Komunikatua



Orain 500 urte, 1511n, Nafarroa Estatu independentea zen. Orain 812 urte gipuzkoarrok

nafarrak ginen. Zer gertatu da ba, egungo egoera honetara iristeko?



Nafarroa, erresuma librea zen Europan, baina alboko bi erresumen eraso bortitzen

eraginez estatu hori mapatik ia-ia desagertu egin zen. 1054an, mugan gertatutako

guduan, Atapuerkan, kendu egin zizkiguten Enkarterri eta Bureba; 1076an, Errioxa;

eta 1200ean, Araba, Bizkaia eta oraingo Gipuzkoako lurrak bortxaz beretu zituzten

gaztelarrek.



Geroztik ez omen gara nafarrak, baizik eta gaztelarrak, espainolak alegia. Mende

hauetan guztietan gure hizkuntza debekatuz desagerrarazi nahi izan dute, gure

erreferente sinbolikoak suntsitu, Ausako gaztelu honekin egin zuten bezalaxe. Ez dute

nahi guk jakitea nor garen, nondik gatozen. Ez dute nahi guk nora joan nahi dugun

erabaki dezagun.



Guk, ordea, badakigu herri hau ez dela Castilla, ez dela Espainia. Guk badakigu

hizkuntzaz eta kulturaz euskal herria garela eta gure jatorriko estatua Nafarroa dela. Gu

gipuzkoarrak gara, euskaldunak gara, beraz, nafarrak.



Gure arbasoen ondarea defendituko dugu.

Otsoen kontra, lehortearen kontra, lukurreriaren kontra, justiziaren kontra,

defenditu eginen dugu gure arbasoen lurraldea.



Gu hilen gara, gure arima galduko da, gure askazia galduko da,

baina gure arbasoen gazteluek iraunen dute zutik.



Datorren urtean 500 urte izango dira gaztelarrek Nafarroa Garaia inbaditu zutela.

500 urte haien justizia jasaten, gure ondasunen xahuketa sufritzen. 500 urte nafar

eskubiderik gabe, 500 urte gu gaztelar bihurtu nahian.



Gu nafar hiritar subiranoak izan nahi dugu, herri honen geroa hemen erabaki nahi dugu,

gure arbasoek utzitako ondarearen gainean, Ausako gazteluaren harrien gainean. Hara

hor Ipuzkoa izenez ezagutzen zen nafar lurren defentsarako gaztelua, Ipuzkoar nafar

garenoi gaztelarrek 1200etik aurrera armez inbaditu eta suntsitu zigutena,



Izan ginenaren oroitarri



Nafar Estatuaren eustarri



Euskal Herriaren erakusgarri



Izan nahi dugunaren oinarri



Gora Euskal Herria askatua!

Gora Nafar Estatua!
 


http://www.nabarralde.com/es/agenda/6488-ausa-gaztelua