dijous, 31 de març del 2011

dimecres, 30 de març del 2011

"GIPUZKOAREN JATORRIA ETA EUSKARA"

HITZALDIA KORRIKA KULTURALAREN BARRUAN IDIAZABALEN (IPUZKOA)

GAIA: GIPUZKOAREN JATORRIA ETA EUSKARA
EGUNA: APIRILAK 7 OSTEGUNA
ORDUA: 19:30
HERRIA: IDIAZABAL (IPUZKOA)
NON: UDALETXEKO BATZAR ARETOAN
HITZLARIA: Beñi Agirre HISTORIALARIA ETA EUSKARA IRAKASLEA

ANTOLATZAILEA: OJAOLAAITZEKO NAPARRAK
  
Gipuzkoaren_jatorria.jpg
Hartan azaltzen da 1.200. urtean Gipuzkoa eta Gaztelaren artean ez zela inongo itunik izan eta Aitzorrotz mendian bederatzi hilabete iraun zuen borrokak izan zirela. Gipuzkoa ordura arte Nafarroako erresumaren parte zela azaltzen da dokumentalean, eta azkenean, indarrez pasa zela Gaztelako lurralde izatera. Gipuzkoa uste dena baino hurbilagoa da denboran. Bere eraketa historikoa dela suposatzen dugun arren, herriaren jatorriei lotuta, Barduliari eta bestelako antzinako mitoei, egiazki Gaztelak (bir-)sortutako lurraldea da Nafarroaren kontrako eraso eta gerren plataforma gisa.

1025eko dokumentu batean Ipuzkoa izeneko lurralde bat aipatzen da, Iruñeko erresumako gaztelu-zaintza bat, alegia. Lur hau dena Gaztelako Alfontso VIIIak konkistatu zuen 1200ean. Hurrengo bi mendeetan irabazitako lur haiek egonkortu zituen Gaztelak: hiribilduak sortu, jaunei mesedeak egin, ganboatarrak eta oinaztarrak, gaizkileen muga altxatu zuen Nafarroa izaten segitzen zuenarekin mugan zegoen esparruan. Erasoak, istiluak, gerrak, Beotibarkoa bezalako batailak izan ziren garai haietan.

1397an lehen aldiz bildu zen Getarian Gipuzkoako Hernani aldea, Ipuzkoako eta Donostiako antzinako gaztelu-zaintzak hartzen zituena. Ehun urte beranduago Deba bailara gehitu zitzaion, Aitzorrotzeko tenentzia, eta honela gipuzkoar armarriko hiru haginek sinbolizatzen duten lurra osatu zen. 1845 arte, Oñati orduan batu baitzen, ez zen probintzia osatu.

“Gipuzkoaren jatorria” DVDak gertaera historiko hauek azaltzen eta zehazten ditu, eta horretarako historialari hauen laguntza ezinbestekoa izan da: José Luis Orella Unzué, Idoia Arrieta, Iñaki Sagredo eta Beñi Agirre."

dimarts, 15 de març del 2011

ZORIONAK ION!!

Preso dagoen Ion Telleriari urtebetzea zoriontzeko argazki jendetsua

By Zirika Irratia

Ostiral arratsaldean, preso dagon Ion Telleria idiazabaldarri urtebetzea zoriontzeko argazkia atera zen udaletxe aurreko harmailetan.

Gaur betetzen ditu 29 urte Ion Telleriak, eta lagunek eta hainbat herritarrek argazki honen bidez urtebetetzea zoriondu eta babesa eskaini nahi izan diote. Argazkia, Ionek gartzelan jasotzen duen Gara egunkarian argitaratuko da gaur.

OJAOLAAITZEKO NAPARREN PARTETIK,URTE ASKOTARAKO TA LAIXTER ETXEAN IKUSIKO GARA!!


dijous, 10 de març del 2011

TELESFORO MONZON,GORA NAFARROA BATUA!!

BERRIA EGUNKARITIK:

2011-03-06
Telesforo Monzon, martxoaren 9a
Erlantz Urtasun
Historialaria
Bere heriotzaren 30. urtemuga da. Bergararra zen, lapurtarra luzaz, nafarra beti: «Resulta ridículo e indignante oír hablar de que Nafarroa... ya vendrá, ya se incorporará, ya se sumará a las instituciones vascongadas. Nafarroa no tiene por qué venir a ninguna parte, ni incorporarse a nada, ni sumarse a nadie. A Nafarroa le corresponde estar y ser (Egon eta Izan). Nafarroa es Nafarroa. Nafarroa comienza en las playas del Cantábrico, que es el mar de Nafarroa. Nuestra lengua es la "Lingua Navarrorum". El arrano beltza da sombra a todos los vascos de la tierra. Iruña es la capital de Euskal Herria entera. Una sola consigna suprema, un solo grito por encima de todos los otros: Gora Nafarroa Batua!».Eta, nik diot, gora!Eta, berak zioenez, «denok Nafartarrak gara».Areago, dudan ahotsik hurbilenak oroitarazten didanez, Telesforok berak idatzi zuen espainiarrek bera nonbait atxilotzekotan, Iruñean nahi zuela, euskaldunon hiriburuan, alegia.Areago oraindik, hil ondorengo Aberri Egun batean abertzale batek haren alarguna agurtu zuen Iruñean, eta ea zer moduz zegoen galdetu ere. Ganuza andereak honela erantzun zion: «Aquí, donde hubiera estado él». Non kausitu orain horrelakorik? Espainiar bati irakurri nion Monzon abertzalea zela erregeak «marqués» izendatu ez zuelakotz. Eta jeltzale bati aditu nion Monzon ezker abertzalean zela lehendakari hautatu ez zutelakotz. Nik ez diet sinesten, ez espainiarrari, ez jeltzaleari, horrezaz inoiz frogarik aurkeztu ez dutelakotz. Eta, ai ene, ai frogarik balute... Haiek ederki erabiliko lukete!Izan ere, hau adierazi zuen 1976ko elkarrizketa batean:«Yo condeno sin vacilar la oligarquía de Euskadi, y si no la destrozamos, nos destroza ella a nosotros [...] He soñado miles de veces con el día en que se construya el Gobierno vasco en Iruña».Jarraitu beharreko eredua ote? Berak eman zuen erantzuna, jada adinekoa zelarik, demokraziaren espetxean sarturik:«Ez dut nere kaleratzea onhartuko diruketa baten truke. Euskal Herriaren borrokari buruz ohorea ta askatasuna ez dira diruz erosten. T. de Monzon-Olaso». Baina hemen, gehien erakartzen nauena bere hondarreko artikulua da, ez dakit azkena izan zenentz, baina bai 1981eko otsailekoa. «Hiru oinarri» aipatu idazkian esaldi ikaragarria adierazi zuen:«Geroari buruzko Euskal Herriak hiru oinarri ditu. Hiru oinarri hauek nagusiak dira eta hauetan finkatu behar dugu Euskal Herriaren Geroa. Hauek dira: Eremuzko, lurraldezko osotasuna, biztanleen osatasuna, Euskal Herrian bizi diren biztanleen osatasuna eta euskara». Eta, haien inguruan, honakoak azpimagarri:«Euskal Herria, gaur, Adurren hasi eta Ebroraino doa [...] Nik ez nuke sekulan ere onartuko politikazko irtenbide bat Hego Euskadirentzat Nafarroa ez baldin badago barne [...] Herri bat sortu nahi baldin badugu eta bere buruaren jabe izan nahi baldin badu oinarri nagusi bat behar dugu eta oinarri hau Euskara da». Edonola ere, eta 2011ko politika dela medio, auskalo zer erranen luke, basamortu ideologiko hau ikusterakoan, baina 1978ko urrian artikulu berezi bat sinatu zuen, horren bukaeran hau isuriz:«¿Qué mano misteriosa anda aquí desgarrando todo posible entendimiento entre abertzales? No deja de ser curioso que en cuanto cualquier resquicio de esperanza en este sentido aparece ante nosotros, haya quien, de aquí o de allá, se levante inmediatamente para cerrarle la puerta. Lo que está pasando en este pueblo va siendo algo muy extraño e inquietante».Ez dakit nortaz ari zen, sasiezkertiar sasiabertzale diren komisario politikoez, Aralarreko buruzagiez, jeltzale nagusiez, autonomismoa aberastekotz erabili dutenaz, hemen etxalde handia izatekotz Hirugarren Munduko langileria zapaltzen dutenaz, edota euskal irakaskuntzan, berdin dio ikastolak edo D eredua, bere olerkiak eta abestiak aipatu ez eta praktikan debekatzen dituzten irakasleez... Bada, ene aldetik, Iruñea euskaldun, abertzale eta ezkertiarraren aldetik, eta PeiotaPantxok ziotenez, agur eta ohore, Montzon Telesforo!

dimarts, 1 de març del 2011

AUSAGAZTELUKO OMENALDIRAKO BILERA

Ausa Gazteluko ekitaldia antolatzeko bilera antolatu du Ojaolaaitzeko Naparrak taldeak

By Zirika Irratia

Ojaolaaitzeko Naparrak taldeak, iaz bezala, aurten ere Ausa Gazteluko ekitaldia antolatzeko dei egin du. Nafarroako erresumako gaztelua zegoen tokian, Ausan, ekitaldia egiten dute urtero eta beste hainbat talde “nabarzale”-rekin batera, Ojaolaaitzeko Naparrek ere ekitaldi honetan parte hartzen dute.

Ausa Gazteluko ekitaldia antolatzeko bilera, larunbat honetan izango da Idiazabalen. Martxoaren 5ean, goizeko 11:00etan Pilarreneako tabernan elkartuko da antolaketa taldea.

Bilera irekia dela eta, ekitaldia antolatzen laguntzeko interesa duen edonork parte har dezakela adierazi dute Ojaolaaitzeko Naparrek.