dimecres, 10 de març del 2010

EHUNDIK GORA KATALANEK HARTUKO DITTUZTE IDIAZABALGO KALEAK


Autodeterminazioaren Aldeko Herri Ekimenak gonbidatuta, La Bisbal d´Emporda-ko ordezkaritza izango da datorren asteburuan Idiazabalen.

Aurreko asteburuan La Bisbalen egin zuten Kataluiniaren Independentziari buruzko erreferendumean bizi izandako Idiazabaldarrei kontatzeko asmoz etorriko dira martxoaren 13tik 14ra.

Zapatuan eguerdian Guraso Elkartean eskainiko duten hitzaldiarekin hasiko dira asteburuko ekitaldiak, eta bi egunetan zehar Kataluiniako kulturaren erakusgarri diren hainbat ekitaldi egingo dira. Festak ere izango du, nola ez, bere tartea. Zapatu gauen afaria eta kontzertuak izango dira.

EUSKAL HERRIA & CATALUNYA EGITARAUA

Martxoak 13, zapatua

12:00 Ongi etorria. Harrera eta hitzaldia Guraso elkartean.
14:30 Bazkaria frontoian.
17:00 Kalejira. Kataluiniako dantza, musika erraldoiak eta su-ikuskizunak (Dracks)
21:00 Herri Afaria. Txartelak salgai daude herriko tabernetan.
23:00 Euskal Herriko eta Kataluiniako musiken kontzertua herriko plazan.
Martxoak 14, igandea

10:00 Euskal Herriko eta Kataluiniako bola jaurtiketa erakustaldia bolatokian.
Ondoren, Kataluiniako gastronomia erakustaldia eta dastatzeko aukera plazan.
14:00 Katalanei agurra.