dimecres, 9 de febrer del 2011

viernes 4 de febrero de 2011

"Nafar Estatua" aldarrikatuko dute herriko festetan Ojaolaaitzeko Naparrak taldekoek

"Nafar Estatua" aldarrikatuko dute herriko festetan Ojaolaaitzeko Naparrak taldekoek

Idiazabalgo Ojaolaaitzeko Naparrak taldekoek, sanblas jaietan “Nafar Estatua” erreibindikatzeko hainbat ekintza antolatu dituzte.

Festetako bigarren astean, txosna irekiko dute Idiazabalgo plazako karpan Ojaolaaitzeko Naparrak taldekoek. Karpako txosnan, bideo emanaldiak antolatu dituzte.

Otsailaren 3an, gauean, “Goierri eta inguruetako Nafar gazteluen arrastoen atzetik” bideoaren irudiak proiektuatuko dira. Otsailaren 4 eta 5ean, berriz, arratsaldeko lauretan “Vascones” eta “1512 Nafarroa Garaiaren Konkista” dokumentalak eskainiko dituzte.

Nafar Estatua aldarrikatzeko kontzentrazioa

Txosna eta bideo emanaldiez gain, kontzentrazioa ere antolatu dute Ojaolaaitzeko Naparrek. Otsailaren 3an, osteguna, eguerdiko 13:00etan, “Euskal Herria Nazioa. Naparroa gure Estatua” lemapean, elkarretaratzea egingo dute plazan. Honez gain, eskuorri banaketa ere egingo da.


Otsailak 5 zapatua:arratsaldeko 16:00tan baskones dvd emaldia herriko plazan.

Otsailak 6 igandea:arratsaldeko 16:00tan naparroa garaiaren konkista dvd emanaldia.
(baitaere txoznan nabarralderen materiala salgai egongo da.)