dimecres, 30 de març del 2011

"GIPUZKOAREN JATORRIA ETA EUSKARA"

HITZALDIA KORRIKA KULTURALAREN BARRUAN IDIAZABALEN (IPUZKOA)

GAIA: GIPUZKOAREN JATORRIA ETA EUSKARA
EGUNA: APIRILAK 7 OSTEGUNA
ORDUA: 19:30
HERRIA: IDIAZABAL (IPUZKOA)
NON: UDALETXEKO BATZAR ARETOAN
HITZLARIA: Beñi Agirre HISTORIALARIA ETA EUSKARA IRAKASLEA

ANTOLATZAILEA: OJAOLAAITZEKO NAPARRAK
  
Gipuzkoaren_jatorria.jpg
Hartan azaltzen da 1.200. urtean Gipuzkoa eta Gaztelaren artean ez zela inongo itunik izan eta Aitzorrotz mendian bederatzi hilabete iraun zuen borrokak izan zirela. Gipuzkoa ordura arte Nafarroako erresumaren parte zela azaltzen da dokumentalean, eta azkenean, indarrez pasa zela Gaztelako lurralde izatera. Gipuzkoa uste dena baino hurbilagoa da denboran. Bere eraketa historikoa dela suposatzen dugun arren, herriaren jatorriei lotuta, Barduliari eta bestelako antzinako mitoei, egiazki Gaztelak (bir-)sortutako lurraldea da Nafarroaren kontrako eraso eta gerren plataforma gisa.

1025eko dokumentu batean Ipuzkoa izeneko lurralde bat aipatzen da, Iruñeko erresumako gaztelu-zaintza bat, alegia. Lur hau dena Gaztelako Alfontso VIIIak konkistatu zuen 1200ean. Hurrengo bi mendeetan irabazitako lur haiek egonkortu zituen Gaztelak: hiribilduak sortu, jaunei mesedeak egin, ganboatarrak eta oinaztarrak, gaizkileen muga altxatu zuen Nafarroa izaten segitzen zuenarekin mugan zegoen esparruan. Erasoak, istiluak, gerrak, Beotibarkoa bezalako batailak izan ziren garai haietan.

1397an lehen aldiz bildu zen Getarian Gipuzkoako Hernani aldea, Ipuzkoako eta Donostiako antzinako gaztelu-zaintzak hartzen zituena. Ehun urte beranduago Deba bailara gehitu zitzaion, Aitzorrotzeko tenentzia, eta honela gipuzkoar armarriko hiru haginek sinbolizatzen duten lurra osatu zen. 1845 arte, Oñati orduan batu baitzen, ez zen probintzia osatu.

“Gipuzkoaren jatorria” DVDak gertaera historiko hauek azaltzen eta zehazten ditu, eta horretarako historialari hauen laguntza ezinbestekoa izan da: José Luis Orella Unzué, Idoia Arrieta, Iñaki Sagredo eta Beñi Agirre."