dilluns, 17 d’octubre del 2011

BA AL ZENEKIEN...

Ba al zenekien...

ean

... Tafallara etortzen zarenean gaur egungo
Bizkaia,
Araba,
Gipuzkoa,
Lapurdi,
Baxenabarre, Biarno, Errioxa eta beste anitz
lekutatik, maitasunez eta errespetuz zu
onartzen jakingo duen lur batera heltzen
zarela?

... zeure burua nafar aitortzen ez baduzu
nahi ez duzulako dela?

... penintsulako Nafarroako partea Gaztela-
Espainiak konkistatu zuela 1512an eta
kontinenteko partea 1620an, Vatikano
Estatuaren lankidetza dela bide?

… Shakespeare-k esan zuela Nafarroa
munduko miraria izango da bere obra
Maitasun lan galduak (1594) izenekoan?

… gure arbasoen lege eta ohiturak direla,
hau da, gure Eskubide Piriniarra dela
egiazko
demokrazia
erreala
edota
auzokrazia berma dezakeen gizarte-sistema
baterako oinarririk egokiena?

.… Esteban de Garibaik, XVI. mendean,
itun bat asmatu zuela gaztelau-espaniol
koroa inbaditzailearen eta konkistatuta
zegoen mendebaldeko Nafarroaren zati
baten artean (gaurko Bizkaia, Gipuzkoa
eta Araba), non hitzegiten digun lurralde
historiko batzuei buruz zeinek baitituzte
nafar motako foruak gure Piriniar
Eskubidearen araberakoak? Gezurra,
gezur huts eta galanta, zeren “lurralde”
hauek baitira espainol inperialismoak
bururatu dituen hurrenez hurrengo
konkista militarren ondorio eta emaitza.

... Nafarroako Erresuma’ Atapuercatik
Foixeraino, eta Bordeletik Moncayoraino
hedatzen zen lurraldeko nafar zeritzen
biztanleek fundatu zutela?

... mende eta mendeetan zehar, gu
manipulatzen saiatu direla, historia
desitxuratuz, itunak eta borondatezko
entrega aipatuz, Nafarroako Estatua
betiko ahantz eta sekulan ere berriz
erreklama ez dezaguntzat?

Gaurko egun honetan, hemen NAFARROA OINEZen, Nafarroa Garaiko ikastolen jaian,
Nafarroako Estatuaren alde beraien bizitza eskainiz subiranotasuna defendatu zuten Nafarroa
Osoko nafarren espiritua gogora ekarri eta berpiztu nahi dugu.

Nafarroako Estatuak gure antzinako lege guztien batasuna irudikatu zuen, Foru Orokorrean
bilduak eta Estatu propio eta Europar batean islatuak ziren legeak oinarritzat zituen gure
Nafarroako Erresuma izan zen bezala, zatika eta puskaka laburtu diguten estatua espainiar eta
frantziar konkista militarren bitartez, eta geroago bururatutako eta oraindik ere irauten duen
lurralde kolonizazioa dela medio.

Gaur egunean, eta nazioarteko legeetan oinarriturik, bizi-bizirik eta indarrean dagoen estatu
bat, gertu eta prest dagoena nafar herriak ostera ere susper eta berrezar dezan: XXI mendeko
Nafarroako Estatua.

Gaur inoiz baino gehiago, gure memoria historikoaren egia borobila gailendu egingo da
konkista eta gezur zitalen gain-gainetik, eta horrexegatik, hain zuzen ere, bandera hau lau
haizeetara hedatzen dugu, erauzitako gure askatasunaren ikur gisa, Tafallako askatasuna,
Erriberri-Olite-ko merindade osokoa eta Nafarroa Osoaren askatasun ikurra.

prolibertatenabarra@gmail.com