dimecres, 31 de març del 2010

ABERRI EGUNA 2010:11:30ETAN HENDAIA/IRUN NAZIOA GARA ESTATUA BEHAR DEGU///

Denok Hendaia-Irunera!
0 Comments - Leave a comment!


Iruñean egindako prentsaurrekoa:

Maria Luisa Mangado

Hemen gaude, Iruñean, Euskal Herriko hiriburu historikoan, XXI. mendeko euskaldunok estatua behar dugula aldarrikatzeko. Hemen sortu zen Iruñeko erresuma, gero Nafarroako erresuma bilakatu zena, indarrez kendu ziguten estatua, hots.

Hemendik, Iruñetik, estatu gabe utzi zuten herriaren hiriburutik, estatua lortu nahi dugula aldarrikatzen dugu, estaturik gabe ez dagoelako euskal nazioa askatasunean eraikitzerik. Gure herriaren nortasuna, eskubideak eta, finean, boterea ordezkatzen dituen monumentu honen aurrean gaudela, independentziarren beharra eta komenigarritasuna aldarrikatu nahi ditugu.

Ikur historiko baten ondoan, iragana ezagutu eta aztertu behar dela aldarrikatuz, geroari begira jartzen gara, euskal estatua eraikitzeko urratsak eman ditzagun, jendearen parte hartzearen bitartez, independentziaren aldeko sare erraldoia osatuz.

Aurtengo Aberri Egunak lelo argia dauka: nazioa gara, estatua behar dugu! Nazioa gara, naziotasuna ukatzen diguten arren, nortasunik gabe utzi nahi gaituzten arren, gure hizkuntza, gure kultura, gure ekonomia, gure askatasunak ukatzen dizkiguten arren. Nazioa gara eta estatua izan nahi dugu, hauxe baita gure etorkizunerako aukerarik onena. Gure hautua ez da ergelkeria, izan ere, herri gehienen hautua da, ibilbide historikoak baieztatzen duena, gaurkotasunaren ikuspegitik onena dena.

Independentistok aldaketa handiak ekarri nahi ditugu. Gure herriak aske erabaki dezan, eta biderik onena, hau da, independentziarena, demokratikoki eta gehiengoz aukera dezan. Bidea ez da erraza izanen, baina Euskal Herria ez da atzo sortu eta ez da bihar hilen. Atzean dugun monumentuak ordezkatzen duena mendeetako ibilbidea da, aurrera doan ibilbidea, independentziara doan ibilbidea