dimarts, 30 de març del 2010

GARA EGUNKARITIK ARTUA:

ATXILOKETAK

Polizia frantsesak zortzi euskal herritar atxilotu ditu Lapurdin
Polizia frantsesak zortzi euskal hiritar atxilotu ditu Lapurdin, higiezin bulegoen aurka egindako erasoetan parte hartzea leporatuz.

30/03/2010 11:03:00

BAIONA-. Amnistiaren aldeko mugimenduak jakitera eman duenez, Joel Zurutuza (Donibane Lohitzunen), Arkaitz Toner (Ziburun), Mattin Olzomendi (Ziburun) , Iker Edme (Azkainen) eta Dabid Bachacou (Kanbon) dira atxilotuak.

Gerora, Beskoitzen Peio eta Xabi Hirigoien anaiak antzeman dituztela plazaratu da.

Kazeta.info agertokiak beste atxiloketa baten berri eman du. Esan duenez, Peio Elizery harrapatu dute Angelun.

Atxilotutakoen etxebizitxetan miaketak burutu dituzte poliziek. EHZ festibalak Hazparnen duen lokalean ere sartu egin dira.

Atxiloketak "Frantziako Gobernuaren ahuldade politikoaren adierazle" direla adierazi du. "Errepresioaren bidez isildu nahi ditu Gobernuak ipar Euskal Herrian dauden arazoak eta arazo hauei loturiko aldarrikapen politikoak", nabarmendu du.

Atxilotuak libre uzteko eskaera egin du eta arratsaldean, 19.00an, Donibane Lohizunen, Azkainen, Kanbon eta Hazparnen izango diren mobilizazioetan parte hartzeko deia luzatu du.