dijous, 27 de maig del 2010

NOAIN 2010

Noain 2010: aurkezpena Iruñean
28 Apirila 2010 Eman zure iritzia - deja tu opinión


Apirilaren 26an aurtengo Noaingo Batailaren gaineko aurkezpena egin zen Iruñean. Estreinakoz, lan-talde bat sortu dugu antolakuntzan aritzeko, izan ere, aldaketa ugari izanen baitu aurtengo edizioak, eta Iruñean bukatuko denez, indarrak batzeko saiakera berezia egiten ari gara.

Esan bezala, Getzetik abiatuko da martxa, eta ibilbidea txandaka korrituz -makila baten lekukotzarekin-, hiriburura sartuko gara Nafarroako Erregeen Jauregi aldera joz, Alde Zaharra zeharkatuz. Honetarako dantza eta musika taldeekin jarri gara harremanetan, Iruñeko Peñekin ere bai, baina erakunde lokalez gain, Nafarroa Osoko lagun, ezagun, talde, udal eta abarrak ere espero ditugu.

Bilera honetan ekitaldien nondik norakoak azaldu genituen, batik bat ibilbide aldaketaren zehaztapenak (eta txandak nola eskuratu). Esku-orriak banatu genituen, han eta hemen barreiatu dezagun aurtengo hotsa, eta zapi gorri berria aurkeztu genuen, besteak beste.

Bi hilabete eskas ditugu aitzinetik edizio berri hau egoki suspertzeko, hedatzeko eta hartara, bulegoan eskuragarri daude informazio esku-orriak, nahi dituenarentzat.
Web gunean ere berri oro aurkituko duzue.