dimecres, 2 de juny del 2010

MEMORIA HISTORIKOA ETA SINBOLOGIA EUSKAL ONDAREAN

memoria historikoa eta sinbologia euskal ondarean



Tags: Nabarralde
Noiz: ekainaren 30etik uztailaren 1eraNon: UPV/EHU-BBK Etxea (Alde zaharra)Ordutegia: ekainaren 30ean 9:00etatik 15:00 etara eta uztailaren 1ean 9:00etatik 13:45etaraTarifak: ikasle eta langabetuak 35 €. Beste guztiak 70 €. Maiatzaren 3tik 31ra egindako matrikulek %10eko deskontua izango duteMatrikula epea: maiatzaren 3tik ekainaren 28raBalio akademikoa: 20 orduKordinatzaileak: Mario Zubiaga eta Angel RekaldeHizkuntza: euskara

Programa:
1go eguna:09:15 h.: Kale izenak eta memoria historikoaIÑAKI EGAÑA (Aranzadi-Donostia)10:45 h.: Euskara, materiagabeko ondareaBEÑI AGIRRE (Nabarralde-Hernani)12:15 h.: Euskal Estatuaren gazteluak eta eraikuntzakANGEL REKALDE (Nabarralde-Donostia)13:45 h.: MAHAI INGURUA: Memoria historikoa eta euskal ondarea:monumentuak, kale izendegia,...ANGEL REKALDE, JOSU CHUECA, MARIO ZUBIAGA
2. eguna:09:15 h.: Iragana etorkizunerako hegemoniarako giltzarriaMARIO ZUBIAGA (UPV/EHU-Durango)10:45 h.: Ondare garaikidea: historiaren euskarri baino gehiago... ala gutxiago?JOSU CHUECA (UPV/EHU-Donostia)12:15 h.: Ahozkotasunaren tradizioa euskal ondare gisaOSKAR ARANTZABAL (Bertsozale Elkartea-Donostia)

Helburuak:
Izaera: Memoria historikoak gizatalde bat eratzen laguntzen du, zentzua ematen dio bere izateari. Modu askotan gauzatzen da: hizkuntzak karga eta esanahi asko du, normalean hezkuntzaren bitartez transmititzen da, edo familiak ahoz aho transmititzen du, geografian presente dago erreferente askoren bitartez ("lugares de la memoria" deitutakoak)... horrek denak erreferentzia multzo bat egiten du eta gizatalde baten imaginarioa osatzen du, besteak beste.Hau dena etengabeko prozesu batean iragaten da, higadura, elaborazio eta berrelaborazio bilakaera konplexu batean.Gurean balio handiko elementua da, izan ere, etengabeko istilua den gizarte batean -administratiboki egoera normalizatua ez duen neurrian- erreferente hauek beti eztabaida dira, debaluatzen dira, eta horrek gizartearen aldetik jakin-mina sortzen du, interesa.Azken mendean memoria historikoaren jaraunspena eten da bortizki, moztu eta isildu da, eta haren garrantziaz hausnartzea berebiziko deritzogu.Helburuak: Memoria historikoaren balioaz ohartarazi; nortasuna, gizarte-koesioa, funtsa... Memoria historikoaren formak ulertu, haren adierazpideak eta garapenak.Memoria historikoak jasan duen kontrola eta izan dituen zailtasunak ezagutarazi.Azken milaurtekoan Euskal Herriak izan duen bilakaera kulturalaren gainean kritika sortzea.Gure herrian izan den sinbologiaren azterketa erakustea, baita gaztelu zaharraren inguruan berreskuratzen ari den ondarearen zabalkuntza.Euskal ondarearen aberastasuna ulertarazi.