dimecres, 2 de juny del 2010

PEDRO II.a NAFARROAKO MARISKALAREN HILOBIA AURKITU DUTE


Pedro II.a Nafarroako mariskalaBurujabetzaren ikurLizarrako San Pedro de la Rua elizan aurkitu dute Nafarroako mariskalen hezurrak gordetzen dituen hilobia. Tartean, Erresumaren independentziaren babesle sutsu Pedro II.a mariskalarenak daude.Iñaki Petxarroman.Nortasun agiriaNafarroako burujabetzaren aldeko borrokaren ikur da, Gaztelaren konkista izan eta bostehun urte eta gero ere, Pedro II.a Nafarroako mariskala. Agramontarra, Gaztelaren konkistari aurre egin zion buruzagi militarra izateaz gain, bi ahalegin egin zituen erresumaren burujabetza Nafarroako errege-erreginentzat berreskuratzeko. Bietan porrot egin zuen. 1516. urtean preso sartu zuten Atienzako gotorlekuan (Guadalajara, Espainia). Preso zegoela behin baino gehiagotan saiatu ziren Gaztelako errege-erreginak mariskala haien menpe hartzen. Guztietan uko egin zion. Hala erantzun zion 1518ko maiatzaren 29an Karlos Espainia eta Alemaniako enperadoreari, fideltasuna eskatu zionean: «Berriro ere eskatzen diot, maiestate, ahal den apaltasun handienaz, ager beza nirekin halako maiestatearengandik espero daitekeen handitasuna, itzul diezadan erabateko askatasuna, eta zerbitzatu behar dudana joatera baimena eman. Fideltasuna, berorren zerbitzarietatik berorrek estimatzen duen garbitasuna, nik nireekiko gordeko dut. Eta, horregatik, haien zerbitzuarekiko esklabo izango naiz». Ez zen halako eskaria jasotzen zuen lehen aldia. Ezta antzeko erantzuna ematen zuena ere. Erronkaritik barrena erresuma berreskuratzen saiatu ziren bigarren saio hartatik espetxean eman zituen urte ilunak Nafarroako mariskalak, eta urte haietan askatasuna eskaini zioten Espainiako enperadorearekiko leialtasunaren truke. 1521ean haren semeak esku hartu zuen erresumaren berreskuratze ahalegin serioenean. Noaingo guduan atzera egin behar izan zuten, ordea, eta Amaiurren eta Hondarribian gotortu. Azken plaza horretan eutsi zioten azken ahalegin militar horri denbora luzez. Hain zuzen ere, haren seme Pedro kostaldeko hirian gotortuta zegoela, labanaz hil zuten, 1522ko azaroaren 24an, Pedro II.a mariskala Simancasko espetxean (Valladolid, Espainia). Espainiako Erresumaren informazio ofizialaren arabera, bere buruaz beste egin zuen. Espainiako historiografia ofizialak bertsio horri heldu izan dio; Nafarroako historialarien artean, aldiz, asko eta asko dira mariskala hil zutela idatzi dutenak. Lizarrako kripta Lizarrako San Pedro de la Rua elizan egiten ari diren indusketak emaitza bikaina eman du orain, Nafarroako Gobernuaren Kultura Sailak jakinarazi duenez: Mariskalen Kripta aurkitu dute arkeologoek, besteak beste, Nafarroako Pedro II.a mariskalaren gorpuzkinak gordetzen dituena. Erdiko absidean dago, eta 12 metro koadro ditu. Oraingoz ez dira absidea arakatzen hasi, baina arkeologoek aurkikuntzaren garrantzia azpimarratu dute dagoenek. Haien hitzetan, Nafarroan aurkitu dituzten era honetako garrantzitsuenetako bat da Lizarrako hau, bigarrena. Juan Ramon Corpas Kultura kontseilariak hala definitu du aurkikuntza, berriki egindako bisita batean: «Aurkitzea amesten genuen kripta da honako hau, eta poz handia da Nafarroarentzat». Kontseilaria Juan Sesma eta Emilia Fernandez arkeologoekin izan da hilobia bisitatzen aste honetan. Arkeologoek azaldu dutenez, auzi bat eduki zuten mariskalek parrokiako arduradunekin XVII. mendean, eta hortik heldu da gai honi buruzko dokumentazioa. Auzibideak bi mende iraun zuen, eta funtsa hau zen: mariskalek Lizarrako parrokia horretan nahi zuten lurpera zitzaten, Nafarroako garrantzitsuenetako bat zelako, bigarrena. Baina, horrez gain, elizaren jabe ere izan nahi zuten. Azkenean, onartu zieten lurperatzea bertan, baina ez elizaren jabe izatea. Kriptara Nafarroaren ikur batetik sartzen da, mariskalek nahi zutelako haien hilobia agerikoa izatea. Bakarrik errege-erreginak lurperatu zitzaketen presbiterioetan, baina mariskalak ziren haien ondorengo leinu garrantzitsuenak erresumaren garaian. Nafarroako Kultura Sailak aztertu nahi du ea posible den kripta ikusgai egotea eliza berritzen dutenerako, 2011rako, betiere liturgiarekin bateragarri izanik. Pedro II.a Olibako monasterioan egon zen lurperatuta hil ostean, baina haren biloba batek eraman zituen gorpuzkiak Lizarrara. Nortasun agiriaPedro II.a Nafarroako mariskala. Nafarroako Erresumaren armadaburua, agramontarren buruzagia beaumontarren aurkako gudan. Erresumako zazpigarren mariskala izan zen. Albreteko Joan III. a. Pedro mariskalak zerbitzatu zuen erregea. Erresumaren zati handiena galdu zuen 1512an, Gaztelaren erasoaren ondorioz. Heriotza. 1522an hilda topatu zuten, zintzurra labanaz moztuta, Simancasko kartzelan